EGIPTO

Historiaurreko sinismenak eta Mesopotamiako zibilizazinoaren garaiko erlijioa aztertu eta gero, historian zehar izan doguzan zibilizazio handienetako batean murgilduko gara:

ANTZINAKO EGIPTO!!!


Hurrengo asteetan zehar Egiptoko erlijinoaren inguruko proiektu bat egingo dozue taldeka. Horretarako:


1) Entregatu behar dozuen lana Egiptoko Erlijinoari buruzko Power Point aurkezpen bat izango da. Entregatu ostean, klasearen aurrean aurkeztu beharko dozue. Azken notan hiru elementu izango dodaz kontuan:


  • Power Point artxiboa (3 puntu)
    • Hikuntza idatziaren erabilera: 1 puntu. 
    • Dokumentuaren egokitasuna: bisuala, ulertzeko erraza, letra-irudi proportzioak (2 puntu)
  • Klasean egindako aurkezpena (5 puntu)
    • Ulertu dozuela frogatzen dozue eta Egiptoko erlijioaren nondik norakoak ondo azalduta dagoz. (3p)
    • Taldekide guztien parte hartze orekatua (1p)
    • Ahozko hizkuntzaren erabilera (1p)
  • Autobalorazinoa: taldekide bakoitzak betetako inkestan oinarrituta (2 puntu)

Hiruzpalau saio izango dozuez lana amaitzeko. Entregatu baino lehen, zuzentzeko irizpideak eta entregatzeko zehaztasunak emongo deutsuedaz, klasean.

3)  Aurkezpenak gura dozuen egitura izan daike, baina gogoratu orain arte klasean landu dogun egitura, agian lagungarria izango jatzue:

- Erlijio mota / Bizitzaren gurtza / Naturaren gurtza / Hildakoen gurtza / Bizimodua edo beste batzuk.

4) Portatilak erabilita topau zeinkie informazinoa. Badaezpada, lotura honeek itziko deutsuedaz bilaketa nondik hasi euki daizuen: 

Antzinako Egipto - wikipedian

Antzinako Egiptoko Erlijioa

Hauxe da klasean ikusi dogun bideoa, barriro ikusteko gura badozue:


Klasean erantzundako itaunak, honeexek izan dira: 

1-                     Zer dakizu Egipto-ri buruz?
2-                     Zergaitik uste dozu Erlijioko ikasgaian landuko dogula?
3-                     Egiptoko Erlijioari buruz berba egiten dogunean, zer etorten jatzu burura?



4-                     Non dago Egipto?
5-                     Zein da uriburua?
6-                     Orain dala zenbat urte izan zan Antzinako Egiptoko zibilizazioa?
7-                     Zelako agintea egoan?
8-                     Uste dozu ekarpenen bat –asmakuntza, aurrerakuntza…-egin ebela? Zein?
9-                     Erlijioa politeista zan. Badakizu jainko-jainkosaren baten izena?
10-            Aukeratu Egiptoko jainko-jainkosa ziranak.
Amon, Zeus, Trinity, Ra, Isis, Piscis, Maat, Horus, Ipzan, Ogeb, Kupido.